Hasiera-hasieratik bi izan dira gure ibilbidea gidatu duten premisak: kalitatea eta zerbitzua, eta premisa horiek leihoen salmenta eta instalazioaren munduko erreferentziazko enpresa bihurtu dute Gorriti Martinez. Erabateko kalitatea helburu izateak eta bezeroari zuzendutako zerbitzu profesionalak Gorriti Martinez egunez egun bilakatzea eragin dute, sektorearen baitan material, irtenbide-teknika eta muntaketa-metodoen arloan abangoardian egonik.

Aholkularitza profesionala
Gorriti Martinezen langilerik kualifikatuenak ditugu kasuan-kasuan zure eskakizunetara ondoen egokitzen den irtenbidea gomendatzeko. Kontsulta guztiak pertsonalki artatu eta zure etxeraino joango gara, zure kasua aztertu eta 24 ordutan zure beharretara egokitutako doako aurrekontua egitera.

Obra Berria

Asko eta asko dira Gipuzkoako lurraldean etxebizitzak egiteko gurekin fidatu diren eraikuntzako enpresak eta profesionalak. Erantzuteko azkartasunak, sail teknikoaren eraginkortasunak eta produktuaren kalitateak aukerarik hoberena bihurtzen gaituzte profesionalentzat kalitatezko leihoak eta kanpo-itxiturak aukeratzerakoan.

Eraberritzea

Gorriti Martinezkook eraberritzean jartzen ditugu gure ahalegin guztiak, horretarako sektoreko instalatzaile-talderik finenak ditugularik. Horrek guztiak goi-mailako profesionaltasun-estandarrak erakusten ditu, eta ez bakarrik muntaketan eta albaitaritzan, baita bezeroaren arretan, garbitasunean, eta abarrean. Horri esker, edozein lan-motari ekin ahal diogu berme guztiekin.
Muntaketa-arduradun batek egunero gainbegiratzen ditu lanak, bezeroaren eta enpresaren beraren exijentzien arabera egiten direla egiaztatzeko.