PRODUKTUAK

LEIHOAK

Leiho berriak aurkitzeko materialak, akaberak eta prezioak

Leihoak berritzeko unea iritsi dela uste duzu? Gorriti Martinezen urteetako lanak emandako esperientzia, aholkularitza- eta muntaketa-profesional onenak eta punta-puntako marken konfiantza dauzkagu. Horri guztiari esker, espero duzun zerbitzua emango dizugu emaitzarik ikusgarrienak eskuratzeko.

Gainera, materialen eta modeloen eskaintza zabalarekin zure eskakizun tekniko eta aurrekontura molda gaitezke: isolatzaileak, isilak, juntura bikoitzekoak edo hirukoitzekoak… Leiho perfektu hori aurkituko dugu. Gorriti Martínezen fidatzea bikaintasuna nahi izatea da.

Modelo eta ezaugarri perfektuak dauzkagu zuretzat

Leiho berriak aurkitzea buru-hauste handia bihur daiteke zer behar duzun eta non aurki dezakezun argi ez badaukazu. Gorriti Martínezen marka, kalitate eta akabera ugarirekin lan egiten dugu, eta horregatik, ziur gaude agintzen dugunarekin: behar duzuna daukagu eta zure aurrekontura molda gaitezke.

Hala ere zalantzak badituzu, zatoz gure bulegoren batera, eta materialen eta kalitateen lagin bat aurkeztuko dizugu.

Aurretiazko
aholkularitza

Profesionalek egindako
muntaketa

PVC, aluminio
eta zurezko modeloak

Hainbat kalitate
eta akabera

Markarik
onenak

PVCzko leihoak, aluminiozko leihoak edo zurezko leihoak?

Aitzindariak gara PVCzko leihoak instalatzen, merkatuko itxitura isolatzaileenak eraikitzen den materiala da hori. Horregatik, material honen kalitate eta prezio sorta oso zabala eskaintzen dizugu. Lerro puruagoak eta dotoreagoak gustatzen zaizkienentzat, aluminiozko soluzioak dauzkagu, aukera lerden eta estetikoak dira, eskaera oso desberdinetarako balio dute. Zurezko leiho berriak ere eskaintzen ditugu, aukera dotore eta jasangarria izanik, betiko materialen alternatiba bat da, eta planeta zaintzen lagunduko duzu, energia aurreztuko duzu eta asko gozatuko duzu.

Ezagutu gure proiektuak
eta aukeratu Gorriti Martínezen bikaintasuna

Gure modeloei eta aurrekontuei buruzko informazio gehiago jakin nahi duzu?

Bete inprimakia zure datuekin eta kontsultatu edo deitu 943 612 446