OHIKO
GALZERAK
Zalantza ohikoenak argituko dizkizugu Gorriti Martínezen fidatzea erabaki errazagoa izan dadin
Gure leihoak aldatzea erabaki garrantzitsua da, eta Gorriti Martinezen badakigu hori; horregatik, gurekin harremanetan jarri aurretik sor dakizkizukeen zalantza ohikoenak argitzen lagunduko dizugu.
Gorriti Martínezi buruz
Bai, eraikuntza-enpresak eta -profesionalak guregan konfiantza dute Gipuzkoako etxebizitzak egiteko. Erantzun azkarrak, sail teknikoaren efizientziak eta produktuaren kalitateak profesionalentzat aukera onena egiten gaitu, kalitatezko leihoak eta kanpo-itxiturak aukeratzeko unean.
Gorriti Martínezen PVCzko eta aluminiozko leihoen punta-puntako fabrikatzaileen konfiantza daukagu, gure bezero guztiei modelo-, kalitate- eta aurrekontu-aukera ugari eskaini ahal izateko.
Bai, Gorriti Martínezen banako etxebizitzetarako edo komunitate osorako lan egiten dugu. Proiektu bakoitzaren beharren araberako aurrekontua egingo dugu.
Gorriti Martínezen langile oso kalifikatuak dauzkagu kasu bakoitzean zure eskakizunetara hoberen egokitzen den soluzioa gomendatzeko. Aurrez aurre erantzuten diegu kontsulta guztiei, etxebizitzara joanda, kasua aztertu eta 24 ordutan zure beharretara egokitzen den aurrekontu bat doan egiteko.
Nire
leiho berriei
buruz
Gure etxebizitzetan, leihoak eta itxiturak zarataren aurkako isolamendu gutxien daukaten gainazalak dira; hau da, zarata gehien sartzen den gunea. Itxituren masa hormena baino askoz txikiagoa delako gertatzen da hori. Etxebizitza baten zarataren aurkako isolamenduan edozein hobekuntza egin nahi izatera, behar-beharrezkoa da leihoak optimizatzea. Zarata bi modutan transmititzen da, difrakzioaren eta sartzearen bidez:
- Difrakzioa hobetzea: Difrakzioa masa bat “igarotzen” duen zarata da. Arazo hori hobetzeko, funtsean, masa edo dentsitate handiko beirak instalatu behar dira (ahal dela laminarrak), eta lodiera desberdinetako beirak aukeratuta optimizatzen da, dardara desberdinen maiztasunean eragin hobea izateko asmoz.
- Sartzea hobetzea: Arozgintzako zuloek, irekiguneek eta lasaierek, azken batean, pertsianen kaxoietako zinten irteerek, eta markoen eta orrien arteko bereizketan gomen presio faltak zarata sartzen uzten dute. Leihoak zenbat eta itxiera-puntu gehiago eta hobeak eduki, orduan eta zarata gutxiago sartuko da.
Laburbilduz: Beira lodiak, ahal dela laminarrak, eta hainbat lodierakoak. Hobe beira hirukoitzekoak badira. Profil indartuzko leihoak perimetroko burdineriarekin eta itxiera-puntu askorekin. Motordun pertsianak.
Neguan, beroak ihes egitea eta, udan, nahi ez den beroa sartzea, batez ere, itxituren eta leihoen bidez gertatzen da. Beroaren transmisioari erresistentzia handiagoa edo txikiagoa jartzen dioten materialak daude. Metalak (burdina, altzairua, aluminioa…) eroaleak dira eta, beraz, hotza/beroa pasatzen uzten dute. Zura, adreiluak, plastikoak (PVC), harri-zuntza… berez material ez-eroaleak dira, hau da, isolatzaileak. Leihoaren isolamendu termikoa hobetzeko:
- Erresistentzia termiko ona duen material bat aukeratu beharko da, hau da, U balio baxua duena.
- Era berean. U baxua duten beirak jarri beharko dira. Badira 1 U balioa duten argon-gasa eta emisibitate gutxiko beiren ganberak dituzten konbinazioak.
- Perimetroko burdineria eta itxiera-puntu ugari dituzten leihoak jarri beharko dira markoen eta orrien artean pasatuta (gomak) beroak ihes ez egiteko.
Hau da, leihoaren profilaren U balioa zenbat eta baxuagoa izan, orduan eta hobea izango da isolamendua. Hoberena da U balio oso baxuak dituzten emisibitate gutxiko beirak jartzea, profilean barne-ganbera asko dituzten arotzeriak aukeratzea, perimetroko burdineria eta itxiera asko dituzten leihoak aukeratzea eta barne-isolamendua duten pertsiana-kaxoiak eskatzea.
Etxebizitza batean faktore ugarik areagotzen duten ur-lurrunaren maila: giza jarduera, arnasketa, izerdia, landareak eta loreak, dutxako ur beroaren lurrinak, janaria prestatzeko lurrunak… Giroan flotatzen dagoen ur-lurrin hori ur-tanta bihur daiteke hainbat faktoreren laguntzaz: kanpoan tenperatura baxua egotea, barruan hezetasun handia egotea, barruko tenperatura desegokia izatea, aire gelditzea, “ukipen hotzeko” eraikuntza-materialak edukitzea (U balio handikoak)… Leihoak gune hotz bat dira, eta beraz, ukipena ahalik eta beroena duten arotzeriak instalatu behar dira, hau da, U balio baxua duten gainazalak.
Gure gomendioak dira:
- Etxea aireztatzea aire hezea irteten uzteko.
- Ukipen beroko materialekin egindako leihoak jartzea, hau da, U balio txikikoak, emisio baxuko beirak, PVCa, zura…
- Leihoen azpian erradiadoreak jartzea.
Leihoak egiteko materialek bero-portaera ona eduki behar dute, hau da, eroale txarra izan behar da neguan berorik ez galtzeko, udan berorik ez sartzeko eta hezetasun-handiko geletan kondentsazioa zailtzeko, hau da, isolatzeko. Material eroale txarra (U baxua) = Isolatzaile ona. Orain arte metalak erabili izan ohi dira leihoak egiteko, nahiz eta material eroale oso onak izan. Gaur egun, RPTrik gabeko edo RPT gutxiko aluminiozko profilak ezin dira erabili eraikuntzan, Eraikuntzaren Kode Teknikoa, hau da, indarrean den legedia, betetzen ez dutelako. Horregatik, erresistentzia termikoa hobetzeko (U balioa jaistea) helburuarekin zubi termikoa hausteko prozesua gauzatzen da; haustura hori egiteko, plastikozko pieza bat (U balio baxukoa) txertatzen da leihoa egiten den aluminiozko profilaren barruko eta kanpoko aldearen artean. Horrela, profilaren U balio orokorra hobetu egiten da, eta kasurik onenetan, zuraren baliora hurbiltzen da, baina oraindik ere PVCzko eta antzeko beste plastikozko materialetatik urrun geratzen da balio hori. Alde handia dago RPT on baten eta txar baten artean. Profilaren ebaketa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da txertatutako plastikozko pieza, eta beraz, hobea izango da RPT.
Laburbilduz:
- Aluminiozko profilen isolamendu termikoa hobetzeko prozesua da.
- Kasurik onenetan zuraren antzeko balioak lortzen dira, baina PVC eta antzekoen balioetatik oso urrun geratzen da.
Beira ezinbesteko osagaia da, leiho eraginkorra lortu nahi bada. Emisibitate gutxiko beirak erresistentzia termiko oso baxua (U balio baxukoa) duten beirak dira, eta mikropartikulak bonbardatzearen bidezko prozesuekin lortzen dira. Beira horiekin, nabarmen murrizten dira difrakzio bidezko bero-galerak. Prestazio handiko leiho baten eta emisibitate txikiko beira baten arteko konbinazioarekin asko aurreztuko da berokuntzan eta, aldi berean, modu oso eraginkorrean lagunduko da kondentsazioa erregulatzen. Ganberadun beiren U balioak ganbaretan gasa txertatuta (argon-gasa) edo beira hirukoitza deitutako ganbera bikoitzeko beirak jarrita ere hobe daitezke.
Galdera horrek ez du erantzunik! PVCzko eta aluminiozko leiho oso onak daude…, baina baita oso txarrak ere. Bi leiho jakin konparatuta eta bien arteko aldeak aztertuta soilik erantzun daiteke galdera horri. Badira neurgarriak diren irizpide objektiboak, baina badira erabat subjektiboak edota estetiko hutsak diren irizpideak ere. Eraikuntzako profesional ezagun asko PVCaren aldekoak dira, eta beste asko aluminioaren aldekoak. PVCzko edo aluminiozko leiho txar bat beti erosketa txar bat izango da, eta PVCzko edo aluminiozko leiho on bat erosketa on bat izan liteke ongi muntatu bada eta salmenta-osteko zerbitzu tekniko eraginkor bat badauka.
Leihoaren kalitatea definitzen duten faktore batzuk dira:
- Profilen materiala. Alde handia dago PVC batetik bestera, baina baita aluminiozko profilen artean ere.
- Estalduren kalitatea. Lakatuaren, foliatuaren, anodizatuaren prozesuak… Lakatuaren prozesua lodieraren arabera neurtu daiteke (mikratan).
- Profilen egiturako aldeak. Ganbera-kopurua, hormen lodiera, profilen zabalera (58, 70, 82 mm…), goma-junturen kopurua (juntura bikoitza, juntura hirukoitza…)
- Osagaien kalitatea. Gomak, heldulekuak, pertsianak…
- Burdineriaren kalitatea. Burdineriaren diseinua, herdoilarekin duen portaera, itxiera-puntuen kopurua, segurtasun-itxierak (palanka aurkakoa), burdineria soila edo perimetroko burdineria…
- Leihoa egiteko modua. Osagai guztien ebaketa, mihiztatzea, ingletatzea, osagai guztiak doitzea…
- Muntaketa. Faktore garrantzitsuenetako bat. Gaizki isolatutako leiho on bat arazo-iturri bat da.
Leihoaren erosleak gehienetan ez dauka leiho on bat eta leiho txar bat bereizteko behar den ezagutza teknikorik. Horregatik, profesionalarengan fidatu behar du eta izen handiko enpresen aholkuak jaso behar ditu, adibidez, Gorriti Martínezenak.